XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) 90 U. C.koa, barne: hutsegite astuna.

Baldintzak: Elkarren segidako hiru egunetan edo txandakako bostetan gertatzen bada 30 egun naturalen epean eta aurrez idatziz santzionatua izan bada, errendimendu faltagatik.

c) 90 U. C. baino gutxiago: hutsegite arras astuna.

Baldintzak: Elkarren segidako hiru egunetan edo txandakako bostetan gertatzen bada 30 egun naturalen epean eta aurrez idatziz santzionatua izan bada, errendimendu faltagatik.

Berrerortzeagatik hutsegite batetik goragoko kategoriako beste batera igarotzerako eta santzioen zehaztapenerako, Eraikuntzaren Lan Ordenantzan ezarritakora egongo da, hutsegite arinean berrerortze kasuan izan ezik, zeinek ez bait du sortzen hutsegite astunera igarotzea.

Lanaren errendimendu normalaren etengabeko urripen baten kasuan, indarrean dagoen Eraikuntzaren Ordenantzan ezarritakora egongo da santzioak jartzeari dagokionean.

22. Artikulua - Aparteko Orduak.

Aparteko orduak izango dira lan-jardun arruntaren gainean egiten direnak.

Hitzarmen honen eranskin gisa txertatzen den aparteko orduen taularen arabera ordainduko dira, berauen balioa antzinatasunarekin handitzen delarik, zeinen balioa formula honen arabera kalkulatuko bait da: J. Eraginkorra x B / antzin. ordu + Oporrak + Apart. P. x 1,75.1.792.

Kopuru horri langile bakoitzari dagokion antzinatasun portzentaia aplikatuko zaio.

Aparteko orduen kopuruak ezin izango du urteko laurogei baino handiagoa izan.

Aparteko orduen burutzea egunez egun erregistratuko da, astero totalduz, asteko laburpenaren kopia langileari emango zaiolarik dagokion partean.

Ezbeharrak nahiz beste aparteko kalteak aurrikusteko edo konpontzeko lan egindako orduak ez dira zenbatuko gehienezko lan-jardun arruntaren iraupenaren eraginetarako, ez eta aparteko orduen gehienezko kopuruaren konputurako ere.

Burutzen diren aparteko orduak enpresen eta langileen elkarren arteko akordioz konpentsatu ahal izango dira.